Iruñeko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko Mugimendu Feministak

Maria Maya Manterola 2024ko urr. 10a, 11:30

Irailean Bilbon gertatutako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeko irudia. (Maria Maya Manterola)

Atzo goizaldean hil zuten 20 urteko emakumea, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar Saregile plazan.

Atzo goizaldean 20 urteko emakume bat hil zuten Iruñeko Arrotxapea auzoko etxabe batean. Poliziaren arabera, emakumeak eztabaida izan zuen erasotzailearekin, eta horren ostean hainbat labankada bat eman zizkion bularraldean. Ospitalean hil zen. 

Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du hilketa salatzeko. Bihar izango da, ostirala, 19:00etan Saregile plazan. Emakumeen Mundu Martxak salatu du indarkeria matxistak aurten Euskal Herrian hil duen bosgarren emakumea dela Iruñekoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide