Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera deitu du udalak

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 13a, 09:00

Iazko abenduak egindako ekitaldia Beheko plazan. (Juan Luis Romatet)

Urriaren 22an egingo dute bilera, asteartez, 18:30etik aurrera, Alondegia kultur etxean.

Gabonak heltzeko oraindik bi hilabete pasa falta badira ere, Zumaiako Udaleko Kultura Sailak abendu amaierako jaietan du jada jarrita mira. Hala, urriaren 22rako bilera bat deitu du egun horietako egitaraua edo ekitaldiak prestatzen hasteko. Saioa 18:30ean izango da Alondegi kultur etxean. Bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat.

Hala ere, bilerara joan ezin dutenek beraien proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte Alondegia kultur etxean, 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide