Eusko Legebiltzarra uzteko erabakia hartu du Maria Eugenia Arrizabalagak

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 11a, 10:00

Maria Eugenia Arrizabalaga. (EAJ)

Alderdi jeltzaleak azaldu duenez, borondatezko erabakia izan da eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lanetan zentratuko da zumaiarra.

Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarrak Eusko Legebiltzarrean zuen eserlekua uzteko erabakia hartu du. Hala baieztatu du EAJ alderdiak, eta erabakia borondatezkoa izan dela azaldu du. Maria Jose Etxegoien oñatiarrak hartuko du bere lekua.

Bi agintalditan izan da Arrizabalaga legebiltzarkide, 2009tik 2015era eta 2020etik aurten arte. Zumaiako alkate ere izan zen 2003tik 2007ra bitartean. 

Aurrerantzean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako jardueretan zentratuko dela ere gaineratu du. Arrizabalaga batzarkidea da 2015etik eta Eusko Abertzaleak taldeko bozeramailea ere bada gaur egun.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide