Iruñeko hilketa matxista gogor salatu zuten hainbat lagunek atzo arratsaldean Saregile plazan, Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean.
20 urte zituen asteazken goizalean hil zuten emakumeak. Poliziaren esanetan, emakumeak eztabaida izan zuen erasotzailearekin, eta jarraian hainbat labankada eman zizkion bularraldean. Ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen.