'Mundu guztietan onena', antzerki denboraldi berriko lehen hitzordua

Maria Maya Manterola 2024ko urr. 15a, 08:00

Ane Pikaza, ostiralean ikusi ahal izango den antzezlaneko une batean. (Gheada)

Ostiralean emango diote hasiera 2024-2025 antzerki denboraldiari. Gheada konpainiaren Mundu guztietan onena antzezlana ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan, 20:00etan. Sarrerak aurrez eros daitezke dagoeneko.

Urriaren 18an hasiko da 2024-2025 antzerki denboraldia, Gheada konpainiaren Mundu guztietan onena obrarekin. Antzokiko isiltasunean bere bizitzaren balantze bat egingo du protagonistak, bere buruaren eta bere garaiaren autorretratu bat osatuz. Itxaropen eta promesen inguruko barne bakarrizketa da, belaunaldi baten bizipenez zatikatutako erretratua, kontakizun pertsonal eta intimoa. Euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzen dituzte obra honetan. 

Sarrerak aurrez salgai daude Turismo Bulegoan edo, Internet bidez, sarrerakzumaia.eus webgunean, 8,30 euroan; 5,80 euroan gazte txartelarekin. Egunean bertan aretoko leihatilan egongo dira salgai. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide