Prostituzioari buruz arituko da Sonia Teresa Sanchez gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 15a, 11:00

Sonia Teresa Sanchez ekintzaile feminista. (Wikipedia)

Ninguna mujer nace para ser puta izeneko liburuaz arituko da aktibista argentinarra. Saioa 18:30ean izango da, gaztelaniaz. 

Prostituzioa hizpide izango dute gaur arratsaldean Emakumeon Etxean. 18:30ean hasita, Ninguna mujer nace para ser puta izeneko liburua aurkeztuko du Sonia Teresa Sanchez (1964) ekintzaile eta irakasle argentinarrak. Saioa gaztelaniaz izango da. 

Aktibista feminista da Sanchez, prostituziotik eta sexu explotaziorako salerosketatik bizirik ateratzea lortu duen emakumea. Giza Eskubideen, Garapenaren eta Demokraziaren Plataforma Interamerikarreko Emakume Migratzaileen espazioko kidea ere bada. Prostituzioaren inguruko bi libururen egilea da: gaur aurkeztuko duenaz gain, La puta esquina: campo de concentracion al aire abierto liburua ere idatzi zuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide