Beste urte batez, eta badira hamabost urte, Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdira aurkeztutako zenbait lan ikusteko aukera izango da Zumaian. 19:00etan izango da saioa Aita Mari aretoan, eta sarrera, ohikoa den bezala, doan izango da.
Emanaldi honekin lotuta, hilaren 7tik ikusgai dago Alondegiko Oxford jaialdian urpeko irudiez osatutako argazki erakusketa. Bilduma datorren igandera arte bisitatu ahal izango da Erribera kaleko erakusketa aretoan, egunero 18:30etik 20:30era; larunbatean eta igandean eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.