Everesterako lehen euskal igoeraren parte izandako Pasang Temba xerpa Zumaian izan da gaur

Juan Luis Romatet

Pasang Temba xerpa, eskuinean, gaur arratsaldean Otezurin. (Juan Luis Romatet)

Pasang Temba xerpak hitzaldia eman du gaur arratsaldez Otezuri zentroan. Martin Zabaleta hernaniarrak alboan izan zuen Temba 1980an Everestera egindako igoeran. 

Euskal eskalatzaileek ondo gogoan dute 1980ko Everesterako igoera. Urte hartan heldu zen euskal espedizio bat lehendabizikoz munduko tontorrera, Everestaren gainera. Martin Zabaleta hernaniarra izan zen Himalaiako mendi horretako gaina zapaldu zuen lehen euskal mendizalea, eta berekin izan zen Pasang Temba xerpa. 

Temba Euskal Herrian da egunotan Alex Txikon mendizaleak gonbidatuta, eta zenbait hitzaldi emango ditu bere esperientziaren berri emateko, hamasei, guztira. Gaur arratsaldez Zumaian izan da, Otezuri zentroan, eta bertako aiton-amonei kontatu dizkie mendian bisitako hainbat pasadizu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide