'Ztandap' binakakako bakarrizketa emanaldia, gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 17a, 09:00

'Ztandap' ikuskizunaren sortzaile Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. (Facebook)

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai entzuleen barreak eragiten saiatuko dira gaur arratsaldez.

Binakako bakarrizketa emanaldia izango da gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Ztandap izeneko ikuskizunarekin izango dira Zumaian Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai, eta bertaratuko direnen barreak eragitzen saiatuko dira. Saioa 18:30ean hasiko da.

Bakean dagoena bakean utzi eta Luze eta motz emankizunetan egin bezala, gaur Emakumeon Etxean eskainiko duten lan honetan ere umorea landuko du bikoak, generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide