Salgai daude jada atearen bestaldean antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 19a, 10:19

'Atearen bestaldean' antzezlaneko aktoreak. (Hika teatroa)

Urriaren 27an Aita Marin egingo den haur antzerkirako sarrerak aurrez eros daitezke jada Turismo Bulegoan edo Internet bidez. 

Atzo eman zioten hasiera 2024-2025 Zumaiako antzerki denboraldiari, eta hurrengo igandean, hilaren 27an, izango da denboraldiko bigarren hitzordua, haurrei zuzendutako lehendabizikoa. Eguerdiko 12:00etan hasita, Hika Teatroa antzerki konpainiaren Atearen bestaldean familia osoari zuzendutako antzelana eskainiko dute Aita Mari aretoan.

Emanaldi horretarako sarrerak aurrez salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan eta, Internet bidez, sarrerakzumaia.eus webgunean. 4,10 euroko prezioa dute sarrerek.

Sinopsia

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide