Itsaspeko irudiak izan dira ikusgai azken bi astetan Alondegiko Oxford aretoan. Animalien irudiak, baita urpean aurkitutako ontziena; itsaspeko bistez txunditzeko aukera, baita salaketa moduan itsasoen egoeraz kezkatzekoa ere.
Gaur izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren bueltan antolatutako argazki bilduma ikusteko azken aukera Alondegiko Oxford aretoan. Goizez eta arratsaldez izango da aretoa zabalik: eguerdiko 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.