Ekoturismoaren Espainiako mailako kongresua egingo dute Zumaian asteartetik aurrera, Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta. 200dik gora profesional bertaratuko dira datorren astetik aurrera jardunaldi hauetan parte hartzera.
Atariko gisa, Geoparkeak panel batzuk jarri ditu herriko gune batzuetan, Gernika parkean edo Amaiako plazan, esaterako. Bertan, Geoparke beraren informazioa edota ekoturismoa hitzaren esanahia azaltzen dute.