Udalak ez du jarriko Behobiarako autobusik

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 21a, 13:30

Azaroaren 10ean korrituko dute lasterketa. (EITB)

Antolatzaileek zein Euskotrenek garraiobide publikoak erabiltzeko deia egin dute.

Azaroaren 10ean korrituko dute Behobia-Donostia krosa, lasterketa herrikoi honek 59. aldia. Bertan parte hartuko duten korrikalariak mugaraino eramateko eta, behin lasterketa amaituta, herrira bueltatzeko autobusak jarri izan ditu aurreko urteetan Zumaiako Udalak, askotan inguruko udalerriekin batera.

Aurten, baina, ez dute autobusik jarriko korrikalarien joan-etorrietarako. Udalak azaldu duenez, bai lasterketako antolakuntzak, bai Euskotrenek garraiobide publikoak erabiltzeko gomendioa egin dute. Azken honek, gainera, zerbitzu bereziak jarriko ditu egun horretarako. 

Azken urteotan autobusak ia hutsik itzultzen zirela ere adierazi du udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide