Antzinako emakumeen argazkiak jaso, eta memoria ariketa bat egingo dute ostegunean

Maria Maya Manterola

Neska talde bat, jaiotzarekin. (Zumaiako Fototeka)

Emakumeon Etxean izango da, 17:00etan, Idoia Telleria Maritxalarren eskutik. Historia ezagutu nahi dute, betiere, herriko emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa emanez.

Ez ahazteko gogoratuz izenburupean, tailerra izango da datorren ostegunean, hilak 24, Emakumeon Etxean. Idoia Telleria Maritxalarrek gidatuko du saioa eta, herriko historia ezagutzea izango da helburua, betiere, emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa emanez. Irudiak eta argazkiak izango dira tailerraren oinarria, beraz, antzinako emakumeen argazkiak jaso, eta horien gaineko memoria ariketa egingo dute gero. 

Hitzordua, 17:00etan izango da, eta tailer elebiduna da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide