Bihar egingo dute Gabonetako ekitaldiak antolatzen hasteko bilera

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 21a, 18:16

Erregeen kabalgata Zumaian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Gabon garaian egingo diren ekitaldiak antolatzen lagundu nahi duten talde eta eragilak daude deituta Alondegian 18:30ean egingo den bilerara. 

Gabon garaian jarrita du mira Udaleko Kultura Sailak, eta egun horietan ohikoak diren ekitaldiak, edo sortu daitezkenak, antolatzen laguntzeko dei egin die herriko talde eta eragileei bilera batera. Hitzordua da bihar izango da, asteartez, 18:30etik aurrera, Alondegian. Antolaketa lanetan lagundu nahi duten edo ideiaren bat duten guztiak izango dira ongietorriak.

Bilerara agertu ezin, baina kolaboratu nahi dutenak kultur etxearekin jar daitezke harremanetan 943-60 10 56 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide