Idoia Telleria Maritxalarrek gidatuko du saioa eta, herriko historia ezagutzea izango da helburua, betiere, emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa emanez. Irudiak eta argazkiak izango dira tailerraren oinarria, beraz, antzinako emakumeen argazkiak jaso, eta horien gaineko memoria ariketa egingo dute gero.