Eskubaloian trebatzeko elkartzen hasi dira

Maria Maya Manterola

Emakumeon Etxeak antolatuta, hilero eskubaloian entrenatzeko elkargunea sortu da. Lehenengo saioa egin dute dagoeneko.

Beste zenbait elkargunerekin batera, eskubaloian trebatzeko entrenamendu saioak ere antolatu ditu Emakumeon Etxeak udazkenerako. Hilean entrenamendu bat egingo dute igande arratsaldetan, eta lehenengoa egiteko bildu dira jada. Argazkian ikus daitekeenez, hamasei pertsona bildu ziren lehen saio hartan. Hurrengoa azaroaren 10ean egingo dute. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide