Euskadiko eta Kataluniako emakumeen eskubaloi selekzioek prestatze partidak jokatuko dituzte Zumaian

Juan Luis Romatet

Euskadiko eta Kataluniako emakumeen selekzioak elkarren aurka arituko dira Zumaian. (@FedCatHandbol)

Datorren urteko Erkidegoetako selekzioen Espainiako txapelketa prestatzeko hitzordua izango dute azaroaren 2an Lubakin. 

Espainiako eta Kataluniako emakumeen eskubaloi selekzioek prestatzen saioak egingo dituzte azaroaren 2an Zumaian, Lubaki kiroldegian. Bi selekzioak datorren urtarrilean jokatuko duten Erkidegoetako selekzioen Espainiako txapelketa prestatzen dabiltza, eta Zumaian bilduko dira lagunarteko eskubaloi partida batzuk jokatzeko.

15:00etan hasiko dira partidak. Lehenbizi jubenilek jokatuko dute, ondoren kadeteek (16:30ean) eta jarraian infantilek (18:00etan).

Gizonen selekzioak, berriz, Lleidan (Herrialde Katalanak) neurtuko dira lagunarteko partidetan.

Datorren urteko urtarrilean jokatuko dute txapelketa hau Espainia mailako erkidegoetako selekzioek, infantil, kadete eta jubenil mailetan. Herrialde Katalanetan jokatuko dute txapelketa, eta hitzordu hartarako prestaketa abian dute dagoeneko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide