Georgia eta Estatu Batuen arteko koprodukzioa ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etatik aurrera Aita Mari aretoan egingo den zine forum saioan. Hitzordu honetarako Tatami thrillerra aukeratu du Ostarrena zine klubak. Iazko Veneziako film jaialdian aurkeztutako lan honek badu berezitasun bat eta da lehen aldiz zinemagile irandar batek (Zar Amir-Ebrahimi) eta israeldar batek (Guy Nattiv) film batean bat egin dutena. Sarrerak 5 euroan salgai izango dira Aita Mariko leihatilan.
Sinopsia
Leila judoka irandarra eta bere entrenatzaile Maryam Munduko Judo Txapelketara joango dira Iranentzat lehen urrezko domina etxera ekartzeko asmoz. Lehiaketaren erdian, Errepublika Islamikoaren ultimatum bat jasotzen dute, Leilari lesio baten itxurak egitea eta galtzea eskatzen diona. Bere askatasunarekin eta bere familiaren askatasunarekin, Leilak ezinezko erabaki bati aurre egin behar dio: lesio baten itxurak egitea eta Irango erregimenari obeditzea, Maryamek eskatzen dion bezala, edo biak desafiatzea eta urrea lortzeko borrokan jarraitzea.