Neska gazteei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra antolatu du Emakumeon Etxeak

Juan Luis Romatet

Azaroaren 8an egingo da tailerra.

11 eta 16 urte bitarteko neska gazteei zuzendutako ekimena azaroaren 8an emango dute Zumaiako Emakumeon Etxean. Izen ematea hilaren 3an itxiko dute.

Autodefentsa tailerra antolatu dute Zumaiako Emakumeon Etxean 11 eta 16 urte bitarteko neska gazteei zuzenduta. Azaroaren 8an egingo da saioa, 17:00etan hasita, eta Emagin elkarteko kideek gidatuko dute. 

Izen emate epea dagoeneko zabalik dago Zumaiako Gaztegunean (gaztegunezumaia@gmail.com) edota Zumaiako Emakumeon Etxean (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus). Izena emateko epea azaroaren 3an itxiko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide