Herriko taldeei laguntza eskatu die udalak Gabonetako ekitaldiak antolatzeko

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 24a, 09:30

Errege Magoak itsasontzi bidez heltzen portura.

Jaiotza, erregeentzako karta-jasotzea, eta urtarrilaren 5eko kabalgata antolatzeko herriko taldeen laguntza behar du Udaleko Kultura Sailak.

Atzo arratsaldez egin zuten Alondegian Gabon garaiko jaiak antolatzen hasteko lehen bilera. Ohi bezala, jaien barruan izango dira plazan jarriko dute abenduaren 24ko eta urtarrilaren 5eko jaiotza, erregeentzako gutun bilketa urtarrilaren 4an, eta urtarrilaren 5ean egingo den Errege Magoen kabalgata. Ekitaldi hauek antolatzeko herriko elkarte zein norbanakoen laguntza behar du udalak talde handi bat sortzeko. 

Interesdunek azaroaren 13a baino lehen eman beharko dute izena Alondegia kultur etxean (943-86 10 56; kultura@zumaia.eus). Aurkeztu daitezke Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak. Talde horiei bilera batera deituko zaie egun horietako betebeharren inguruko azalpenak emateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide