Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren zesta punta modalitateko finala jokatuko dute larunbatean, 18:00etatik aurrera, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Nagusien lehen mailako partida izango da, eta bertan Mutrikuko Danok Bat eta Zumaiako Kirol Elkarteko Zumaia 2 bikoteak neurtuko dira.
Mutrikuarren aldetik Mikel Manzisidorrek eta Eñaut Urreistik jokatuko dute; zumaiarren aldetik, berriz, Cosme Agirrek eta Ander Uretak.