'La virgen roja' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 25a, 08:00

Paula Ortiz aragoitarraren lan hau azkeneko Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten. Benetako gertaera batean oinarritzen da. 

La virgen roja filma emango dute gaurtik astelehenera bitartean, 19:30ean, Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean, 5,5 euroan.

Paula Ortizek zuzendutako filma, Najwa Nimri, Alba Planas eta Aixa Villagran ditu aktore lanetan. Azken Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten, Sail Ofizialean, baina lehiaketatik kanpo.

Sinopsia

Hildegart bere ama Aurorak sortu eta hezi zuen etorkizuneko emakumea izateko, eta 30eko hamarkadako Espainiako buru distiratsuenetako bat eta emakumeen sexualitateari buruzko Europako erreferenteetako bat bihurtu zen. 18 urterekin, Hildegart askatasuna esperimentatzen hasiko da, eta Abel Velilla ezagutuko du, mundu emozional berri bat esploratzen eta amaren habia gogorretik aldentzen lagunduko diona. Aurora beldur da bere alabaren gaineko kontrola galduko ote duen, eta ahalegin guztiak egingo ditu Hildegart joan ez dadin. Bi emakumeek 1933ko udako gau batean aurre egingo diote, Hildegart Proiektuari amaiera emanez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide