Astindu dantza taldeak hilean behin antolatzen ditu dantza mota desberdinak ikasteko tailerrak. Bihar, igandea, medizina dantza estiloa landuko dute Torreberrin egingo duten jardueran. Marijo Zubia zumaiarrak gidatuko du tailerra eta bi orduko iraupena izango du, 11:00etan hasi eta eguerdiko ordu batak arte.
Igandekoa bezalako tailerrak irekiak dira, doakoak eta 14 urtetik gorako edonori zuzendutakoak.