Ekain Albite: "Minaren eta gatazkaren erabilera merkantilista egiten ari dira batzuk"

Urtzi Urkizu/Berria 2024ko urr. 24a, 13:00

Aurtengo otsailean aurkeztu zuten filma Aita Mari aretoan. (Miriam Romatet)

Negu hurbilak euskarazko filma Filmin ordainpeko plataformara iritsiko da bihar. Albite da lau zuzendarietako bat, eta pelikulak ezusteko onak ekarri dizkiela nabarmendu du.

Gazte saharar baten istorioa kontatu zuen Haizearen egia lehen film laburrean Ekain Albitek (Zumaia, Gipuzkoa, 1999). Bartzelonan egin zituen ikasketak bost urtez; aurreko urtean Tabakalerako Zine Eskolan aritu da, Donostian. ETAk armak utziko zituela iragarri zuen garaian girotuta, iheslari baten itxaronaldia eraman du pantailara Negu hurbilak filmean, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofre eta Adria Roca lagunekin batera.

Ihesaldi eta itxaronaldi baten istorioa kontatzen du Negu hurbilak filmak. Euskal gatazkaren inguruko begiraden artean, proposamen desberdina egin duzue. Nolako harrera izan dute herrietako eta hirietako emanaldiek?

Uste genuen baino herri eta hiri gehiagotara iritsi da pelikula. Begirada desberdin bat planteatzen du filmak, zeren proiektuaren sorburua ez baitzen egon presio eta zeregin batzuetara lotuta; ikasle proiektu gisa sortu zen, gradu amaierako lan moduan. Dimentsio handiagoa hartu zuen, eta pelikula bihurtu zen. Baina garrantzitsua da ekintza fundazionalaren izaera, ez dielako industria baten betebeharrei erantzuten, ezta ekoizpen jakin batzuen beharrei ere. Ikasle talde baten funtzioari erantzuten dio. Horrek determinatzen du askatasun handia izatea filma egiteko momentuan. Eta harrera sekulakoa izan da.

Emanaldien artean, bada gogoratzeko baten bat?

Ipar Euskal Herrian egin genuen estreinaldia maitasun handiz gogoratzen dut. Bertaratu zen jendearekin izan ginen. Ikusleekin oso ezusteko politak izan ditugu.

Berria egunkarian irakurri daiteke elkarrizketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide