Esteban Orozen erakusketa zabalduko dute gaur Oxford aretoan

Juan Luis Romatet

Gaur zabalduko du Esteban Orozek Alondegiko erakusketa.

Nire saltsan izena jarri dio margolari eibartarrak erakusketa honi, eta azaroaren 10era bitartean izango da ikusgai Alondegiko aretoan.

Esteban Oroz margolariak sarritan erakutsi du bere trebezia kaleko pintura lehiaketatan, eta urte hauetan pintatutako lanez osatutako erakusketa zabalduko du gaur, 18:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Nire saltsan izena jarri dio datozen bi astetan areto horretan ikusgai izango den bildumari, eta justu horixe proposatzen du artista eibartarrak, bere saltsan, gustukoa duen modun sortutako lanen bilduma.

Erakusketa azaroaren 10era arte bisitatu ahal izango da, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide