Salgai daude txartelak Narrondon egingo duten bertso afarirako

Juan Luis Romatet

Iker Zubeldia.

Iker Zubeldia eta Joanes Arrillaga arituko dira kantuan azaroaren 22an Narrondoko Gure Ametsa elkartean egingo duten bertso afarian.

Bertso afaria antolatu dute Narrondoko Gure Ametsa elkarteak azaroaren 22rako. Mahaiaren bueltan arituko dira kantuan Iker Zubeldia eta Joanes Arrillaga bertsolariak. 21:00etan hasiko da afaria, baina hitzordua 20:00etarako jarri dute mahaian jarri aurretik edari batzuk hartzeko.

Saiorako sarrerak jada salgai daude Narrondo tabernan, Bittarte erretegian eta Txikixa tabernan. Prezioa 30 euro izango da, eta txartelak erosteko azken eguna azaroaren 17a izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide