Asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Miñan' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 26a, 13:00

'Miñan' antzezlaneko aktore taldea. (Artedrama)

Sambou Diaby oikiarra protagonista duen antzezlana eskainiko dute azaroaren 8an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak urriaren 30etik aurrera jarriko dituzte salgai. 

Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuan oinarritutako Miñan antzezlana ikusteko aukera izango da azaroaren 8an Aita Mari aretoan, 20:00etan. Artedrama antzerki konpainiaren azken lan hau ikusteko sarrerak urriaren 30ean jarriko dituzte salgai, goizeko 10:00etatik aurrera. Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira, baita Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean ere.

Sinopsia

Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.

Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide