Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egin dute

Erredakzioa 2024ko urr. 26a, 12:00

Atzo arratsaldeko elkarretaratzea. (Maria Maya Manterola)

Hileko azken ostiralero bezala, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatu ziren atzo arratsaldean hainbat herritar.

Hileko azken ostiralero bezala, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatu ziren atzo arratsaldean hainbat herritar. Ohi bezala, Sarek deituta, Saregileen plazan egin zuten elkarretaratzea, 20:00etan hasita. 

Urria izanik, urte amaierara begira jarri dira elkarretaratzearen deitzaileak. "Begi bistan ditugu Gabonetako mobilizazioak eta urtarrilekoa". Urtarrilean Bilboko La Casillatik abiatuta egingo duten manifestazioarekin "behin betiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza" aldarrikatuko dituztela nabarmendu du Sarek. "Aldarrikatzen jarraitzera behartzen gaituen salbuespen legediak indarrean jarraituko badu ere, lortu dugu urteetan zehar euskal presoei ezarri zaien salbuespenetako batekin amaitzea. 07/2014 legearen erreformarekin zigorren luzaketarekin amaitzea lortuko dugu, hainbat eta hainbat euskal presok Frantzian zein beste herrialderen batean beteriko zigorrak kontuan hartuko baitira Espainiako Estatuan betetzen ari diren zigorraren baturan, orain arte ez bezela".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide