Gizon bat atxilotu dute, emakume bati lapurreta egiten saiatzeagatik

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 26a, 13:15

Julio Bobide ibiltokia. (Guka)

Zumaiako udaltzainek Inpernupen atxilotu dute, eta Zarauzko ertzain etxera eraman dute.

Zumaiako Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gaur eguerdian, gizonezko bat emakume bati poltsa lapurtzen saiatu da indarrez tiraka. Paolaldean izan da gertakaria, Juan Belmonte  etorbidearen eta Julio Beobide kaleen artean.

Emakumea lurrera botatzeaz gain, hainbat metro eraman du arrastaka lurretik. Helburua lortu ez duenean, gizonezkoak ihesari eman dio, eta orduan udaltzainak haren bila hasi dira. Inpernupe kalan inguratu duten arren, sastraka artean ihes egiten saiatu da, baina azkenean atxilotu egin dute.

Emakumeak salaketa jarri du, eta gizonezkoa Zarauzko ertzain etxera eraman dute. Handik epaitegira bideratuko dute ondoren, deklarazioa hartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide