Borja Gainzarain eta Ethan Perez, irabazle Euskal Bodyboard Zirkuituko Zumaiako proban

Juan Luis Romatet

Open kategoriako lehen lau sailkatuak. (Euskalsurf)

Euskal Herriko bodyboardeko txapeldunak ere erabaki dituzte pasa berri den asteburuan Itzurun hondartzan jokatutako proban.

Open eta gazte kategorietako bodyboardlariak elkartu dira pasa berri den asteburuan Itzurun hondartzan jokatu duten Euskal Bodyboard Zirkuituko Zumaiako proban. Itzurungo hitzorduan erabaki dituzte kategoria horietako Euskal Herriko txapeldunak ere.

Hala, open kategorian irabazle Borja Gainzarain izan da. Bigarren eta laugarren herriko kirolariak izan dira: Beñat Yeregi bigarren eta Xabi Urrestilla laugarren. Bien artean Ethan Perez sailkatu da hirugarren postuan. 

Perez bera izan da irabazlea gazte kategorian. Bigarren Lucciano Campos sailkatu da, Nil Duryo hirugarren eta Markel Zendoia zumaiarra laugarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide