Zumaiak ezin izan du zesta puntako Gipuzkoako txapelketa irabazi

Juan Luis Romatet

Mutrikuko eta Zumaiako puntistak, pasa den larunbatean jokatutako finaleko sari banaketan. (Utzitakoa)

Mutrikuko bikotearen aurka galdu zuten zumaiarrek pasa den larunbatean Mutrikun bertan jokatutako finalean. 

Ezker hormako zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako irabazleak erabaki zituzten pasa den larunbatean Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zuten finalean. Mutriku bertako bikotea eta Zumaia 2 taldea ordezkatu zuten Cosme Agirre eta Ander Ureta kantxaratu ziren txapelaren bila. 

Mutrikuk bikote indartsua atera zuen, gaurtik aurrera zesta puntako onenekin batera Jai Alai Winter Series txapelketan arituko diren Eñaut Urreistik eta Mikel Manzisidorrek osatutakoa, eta Zumaiakoek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Partida 30-10 emaitzarekin irabazi zuten finala mutrikuarrek eta, ondorioz, beraiek eskuratu dute aurtengo Gipuzkoako txapelketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide