Mantzizidorko zubiaren inguruko bideak asfaltatzeko lanak egingo ditu udalak gaur Oikian. Ondo bidean, gaur bertan amaituko dituzte lanak. Bidearen egoera eta haren erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzea dute lan hauek helburua. Kostua 26.680 eurokoa izango da, eta horretarako aldundiak emandako laguntza, 12.000 eurokoa, jasoko du.
Obrek eragina izango dute zubiko inguruko trafikoan. Hala, Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako. Artadiko bideko bizilagunek, berriz, Oikirako bidea itxita edukiko dute, bidea goitik itxita egongo delako.