Azaroaren 23an Bilbon egingo den mobilizaziorako autobusa antolatu du Zumaiako EH Bilduk

Maria Maya Manterola

Iaz ere Autonomia kalea betetzera deitu zituen herritarrak EH Bilduk. (EH Bildu)

Goizetik egun pasa joateko nahiz bazkalondoren irteteko aukera izango da. Online edota Inpernupe eta Kantauri tabernetan eman dezakete izena herritarrek.

Nazioa gara lelopean manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon azaroaren 23an. Zumaiatik joateko autobus zerbitzua antolatu dute, eta goizetik egun pasa joateko nahiz bazkalondoren irteteko aukera izango da. Itzulera, berriz, manifestazioa amaitzerakoan izango da. 

Online izena eman nahi duenak labur.eus/az23zumaia helbidean egin dezake, eta aurrez aurre, Inpernupe eta Kantauri tabernetan eman daiteke izena. Azken astean zehaztuko dituzte irteera orduak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide