'Luces en sombra' dokumentala emango dute bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet

Dokumentaleko fotograma bat. (Utzitakoa)

Zaintzaileen bizitza jasotzen du Ione Ateneak zuzendutako filmak. Haren proiekzioaren ondoren, mahaingurua izango da. 

Ione Ateneak zuzendutako Luces en sombra dokumentala emango dute bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Zaintzaile lanetan aritzen diren emakume batzuen bizitzak jasotzen ditu 18:30ean proiektatuko duten lan honetan. Haren amaieran, mahaingurua egingo dute. 

Sinopsia

Lida, Cándida, Katia, Silvia, Rosa Mari eta Helenak entzun nahi ez den errealitatea deskribatzen dute, deserosoa, zaintzaileena, izendatzen ez dena. Haien kontakizunean egiturazko desberdintasun guztiak eta aurre egin behar dieten hutsune legal eta moral guztiak jasotzen dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide