Bertan behera geratu da azaroaren 9an egitekoa zen klarinete laukoteen lehiaketa

Maria Maya Manterola 2024ko urr. 30a, 10:15

Iazko laukote irabazleak Musika Jaialdian eskainitako kontzertuaren irudia. (Juan Luis Romatet)

Klarinete Maratoirik antolatzen ez den arren, instrumentu horri lotutako zenbait jarduera izaten dira udazkenean herrian. Horien artean da klarinete laukoteen lehiaketa, eta azaroaren 9an egitekoa bazen ere, bertan behera geratu dela jakinarazi du Kultura Sailak. Aurki jakinaraziko dute data berria.

Jada ez da antolatzen Klarinete Maratoirik Zumaian, baina bai instrumentu horri loturiko hainbat jarduera. Horien artean da udazkenean egin ohi den klarinete laukoteen kontzertu lehiaketa. Udalak jakinarazi zuen aurtengo finala azaroaren 9an izango zela, baina bertan behera geratu dela iragarri berri dute. Aurki jakinaraziko dute data berria.

21 urte arteko klarinete jotzaileei zuzenduriko lehiaketa da, eta hiru kategoriatan jokatuko da: 8 eta 12 urte bitartekoak, 13 eta 16 urte bitartekoak eta 17tik 21era bitartekoak.

Sari ekonomikoa jasoko du laukote irabazleak, diplomarekin batera. 17-21 urtekoetan, gainera, laukote irabazleak Pariseko Buffet Crampon lantegia bisitatzeko aukera izango du, baita 2025eko udan Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdiaren baitan kontzertu ordaindua eskaintzeko aukera ere.

Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa, lehiaketa amaitzean egingo da, Sapere Aude Sinfoniettaren lagunak taldeak Max Bruchen 8 Stücke Op.83 obraren pieza batzuk interpretatu ondoren klarinete, txeloa eta pianoaren bertsioan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide