Ahitu dira 'Miñan' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola

Sambou Diaby. (Urtzi Oteiza)

Azaroaren 8an ikusi ahal izango da bertatik bertara Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuan oinarritutako Miñan antzezlana Zumaian. Minutu gutxian agortu dira sarrerak. 

Sambou Diaby aktore oikiarra protagonista duen Miñan antzezlana Zumaian izango da azaroaren 8an. Gaur 10:00etan jarri dituzte sarrerak online salgai, baina minutu gutxian ahitu direla jakinarazi berri du Kultura Sailak. Dena den, Euskal Herriko beste zenbait antzokitan ere ikusi ahal izango da Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuan oinarritutako obra. Hemen kontsultatu daiteke emanaldien zerrenda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide