Pedro Almodovarren La habitación de al lado filma emango dute asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean erakutsiko dute, egunero, 19:30ean.
Film hau, Gaztela-Mantxako zinemagileak ingelesez errodatu duen lehen lana, Veneziako zinema jaialdian aurkeztu zuten pasa den irailean, eta Mostrak ematen duen sari nagusia jaso zuen, Urrezko Lehoia hain zuzen.
Sinopsia
Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biek aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere muturreko egoera batean aurkitzen dira, baina harrigarriro gozoa.
Igandean, berriz, 17:00etan hasita, Robotia animaziozko filma emango dute. Hemen ikus daiteke trailerr