Gabriel Arestirekin ikuskizuna aurkeztuko dute Kandido Uranga eta Inazio Tolosa zumaiarrek datorren ostegunean, azaroaren 7an, Alondegiko Oxford aretoan. Arestiren Harri eta herri liburuan jasotako Q poema, eta Pedro Alberdik idatzitako Gabriel Aresti Eibarren ipuina oinarri hartuta elkarren artean egindako sormen prozesuaren emaitza da Oxforden ikusi ahal izango dena. Ikuskizun honi buruzko erreportajea landu Zumaia Guka aldizkariak azaroko zenbakian.
Osteguneko emanaldira joateko gonbidapenak bihartik aurrera izango dira eskuragarri Turismo Bulegoan.