Laboaren txoriak

Argi Oilarra Upupa (Epops)

Imanol Manterola 2024ko aza. 2a, 18:00

(Imanol Manterola)

Imanol Manterolak urriko Zumaia Guka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako sortutako edukia da honakoa.

Hegazti migratzailea izanik, gurean ez dugu urte osoan ikusiko, baina gure lurraldetik urtean bitan (gutxi gorabehera, martxoan iparralderantz eta irailean hegoalderantz) igarotzen denez, nahiko erraz ikus dezakegun tamaina ertaineko espeziea da. Kolore biziak ditu, eta hegoak etengabe mugitzen ditu norabide azkar eta bortitzak eginez. Kantu errepikakor berezi eta nahastezina du, eta distantzia urrunetik entzun daiteke. Ar eta emeak bereiztea nahiko zaila da.

Beste izen batzuk: Basoilar, Marti-oilar, Martxoilar, Sanmartinoilar…

Aniztasun askotako eremuetan ikus daiteke, baina baso irekiak ditu gustukoen, 1.000 metrotako garaierak gainditu gabe. Era guztietako intsektuez elikatzen da, eta kabia edozein lekutan eraiki dezake. Bereizgarri moduan, kabi horiek oso usain txarra eduki ohi dute, kumeen gorozkiak ez baitituzte ateratzen sarritan.

Luzera eta hego zabalera

27 zentimetro eta 44-48 zentimetro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide