Iñaki Espillaren oroimenezko arrantza txapelketarako izen ematea zabaldu du Anadek

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 3a, 11:00

Arrantza txapelketako artxiboko irudia.

Elkarteen arteko 70. arrantza txapelketa jokatuko dute azaroaren 24an Zumaian. Parte hartzaileek beraien elkarteetan emango dute izena. Epea azaroaren 11n bukatuko da. 

Anade ehiza eta arrantza elkarteak antolatzen duen elkarteen arteko 70. arrantza txapelketa jokatuko dute azaroaren 24an, igandea, Zumaian. Iñaki Espillaren oroimenezkoa goizez egingo dute Urolaren itsasadarrean, goizeko 8:30ean hasi eta 14:00ak bitartean. Liga erregularrerako proba puntuagarria izango da Zumaiakoa.

Elkarteen arteko txapelketa izanik, parte hartzaileek beraien elkarteetan eman beharko dute izena azaroaren 11 baino lehen. Postuen zozketa, berriz, azaroaren 14an egingo du Anadek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide