Lorez jantzi dute hilerria Santu Guztien Egunean

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 1a, 13:04

Herritarrek loreak eskaini dizkiete gertuko hildakoei, eta haiek oroitzeko tartea hartu dute hilerrian.

Azaroa hastearekin batera, hildakoak oroitzeko tartea hartu dute zumaiarrek. Santu Guztien Eguna da gaur, eta hildakoak gogorarazteko eta omentzeko asmoz, lorez atondu dute hilerria beste urte batez. Asko izan dira goizean goizetik hilerrira joan direnak loreak eta apaingarriak hilobietan jartzera; beste batzuk astean zehar aritu dira zeregin horretan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide