Go!azen telesailaren aurrestreinaldia izango da Aita Marin hilaren 17an

Maria Maya Manterola

Go!azen telesailaren 11. denboraldiko aurrestreinaldia, Zinemaldian.

Gaztetxoei zuzendutako telesailaren 11. denboraldiko lehen atala Aita Mari aretoan ikusi ahal izango da, doan. Dena den, beharrezkoa da aurrez gonbidapena eskuratzea.

Go!azen telesailaren 11. denboraldia estreinatuko da aurki. Aurrez, ordea, Aita Mari aretoan bertan ikusi ahal izango da lehen atala, azaroaren 17an, 17:00etan.

Doako emanaldia izango da, baina beharrezkoa da aurrez gonbidapena eskuratzea, sarrerakzumaia.eus atarian. Hilaren 13ko 12:00tatik aurrera izango da horretarako aukera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide