Gabonetako argiak ezartzen ari dira

Maria Maya Manterola

Langileak Patxita Etxezarretako zuhaitzetan argiak jartzen. (Juan Luis Romatet)

Dagoeneko hasi dira Gabonetarako herria atontzen. Herriko zenbait puntutan argiak jarri dituzte azken egunotan.

Azaroak 3 ditu, udako egun eguzkitsu bat dirudien arren. Gabonetarako hilabete eta erdi falta da, baina dagoeneko hasi dira sasoi horretarako herria atontzen. Izan ere, azken egunotan Gabonetako argiak ezartzen aritu dira herriko zenbait puntutan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide