Gipuzkoako Orientazio Ligako proba jokatuko dute datorren igandean Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 4a, 08:18

Haurrak zein helduak orientazioko proba batean parte hartzen. (Gipuzkoako Orientazio Taldea)

Aurtengo ligako seigarren eta azken proba jokatuko dute azaroaren 10ean Zumaian.

Gipuzkoako Orientazio Ligari amaiera emango diote, aurtengoari dagokionez, datorren igandean Zumaian. Ligako seigarren eta azken proba izango da honakoa. Aurretik, Oiartzunen, Aittola-Xoxoten, Mutrikun, Otzaurten eta Urdaburun izan dituzte ligako hitzorduak. Jardunaldi hauetan, orientazioaz gozatzeko aukera izaten dute parte-hartzaileek, baita jarduera hauek hartzen dituzten herrietako eskaintzen dituen lekuak ezagutzekoa ere.

Gipuzkoako Eskola Kirola egitasmoaren barruan sartuko da Zumaiako proba, baina bertan haurrek zein helduek, hasiberriek zein esperientziadunek hartu dezakete parte. Mapak eta iparrorratzak erabiliz, antolatzaileek jarritako lanak bete beharko dituzte.

Goizeko 9:30ean zabalduko dute harrera gunea Eusebio Gurrutxaga plazan, eta ordu erdi beranduago, 10:00etan, lehen irteerak egingo dituzte; azkenak, berriz, eguerdiko 12:00etan egingo dituzte. 13:30ean ligako sari banaketa egingo dute, eta 14:00etan itxiko dute helmuga. 

Interesdunek azaroaren 7a arte dute izena emateko aukera, gotorientazioa.org webgunean, hemen

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide