Zestoako Iraeta auzoan kokatuta dagoen Iraeta jatetxeak zerbitzaria behar du. Arduradunek agertu dutenez, larunbat eguerdietan lan egiteko pertsona baten bila dabiltza, eta interesatuek 943-14 70 67 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Euskal sukaldaritza tradizionala eta etxekoia dasta daiteke XX.mende hasieran jaio zen jatetxean, baina ilusio berarekin jarraitzen du lanean laugarren belaunaldiaren buruak, Jon Goikoetxeak. Jatetxeak bi jantoki ditu; batek, 30 pertsona ingururentzat edukiera du, eta besteak, berriz, 18 ingururentzat. Gainera, gela pribatu bat ere badute, lasaitasun gehiago nahi duten bezeroentzat.