Zumaiako EH Bilduren herri batzarrean parte hartuko du Pello Otxandianok, etzi

Juan Luis Romatet

Pello Otxandiano.

Azaroaren 6an, asteazkena, egingo dute herri batzarra Alondegian. Hitzordua 19:00etan jarri dute.

Zumaiako EH Bilduk herri batzarra egingo dute etzi, asteazkenez, Alondegia kultur etxean. Hitzordua 19:00etarako jarri dute eta bertan izango da Pello Otxandiano Eusko legebiltzarkidea eta oposizioko burua. 

EH Bilduren ildo politikoa aztertuko du asteazkeneko batzarrean, baita III. Kongresuko prozesua eta bertan aztertuko duten ponentzia azaldu ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide