Euskal selekzioarekin jokatzera deitu dute Mikel Martinez

Maria Maya Manterola

Mikel Martinez Pulpo Eskubaloi Klubeko jokalaria. (Jabi Gonzalez Toston)

Ostegunean Bilbon Txileren aurkako neurketa izango du Euskal selekzioak. Partida horretan jokatzeko deitu dute eskubaloi jokalari zumaiarra.

Euskal selekzioko kategoria absolutuan jokatzeko deitu dute Mikel Martinez eskubaloi jokalari zumaiarra. Hain zuzen ere, etzi, osteguna, Bilbon izango dute neurketa senior mutilek Txileren aurka, eta partida horretan izango da Martinez. Eneko Tena ere bertan izango da, Euskal selekzioaren hautatzaile gisa.

Norgehiagoka 19:30ean izango da La Casilla kiroldegian, eta doakoa da sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide