Duela astebete izandako uholdeen ondorioak ari dira pairatzen oraindik ere Valentzian (Herrialde Katalanak). Kale, eraikin eta bestelako guneak garbitzen ari direnentzako katiuska altuak bilduko dituzte gaur eta bihar Kofradia parean. Gaur 17:00etatik 20:00etara bitartean jasoko dituzte oinetakoak; bihar, berriz, goizez egingo dute, 9:00etatik 13:00etara bitartean.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak eskatuta egingo dute bilketa. Oinetakoak Eudelen bitartez bidaliko dituzte bihar eguerdian bertan Valentziara.