Gehitzen doaz Valentziako (Herrialde Katalanak) uholdeetako biktimentzako eta laguntzera joan direnentzako elkartasun kanpainak. Atzo bezala, gaur goizez ere katiuska altuak jasoko dituzte Valentziako kaleak eta eraikinak garbitzen ari direnei bidaltzeko. Zumaiako Caritasek, berriz, diruz laguntzeko apostua egin du.
Ohar bidez azaldu duenez, arropa eta jakien bidez ari dira laguntzak iristen Valentziara. "Beraien egunerokoari aurre egiteko, dirutan laguntzea iruditu zaigu bide egokiena", azaldu dute Caritaseko lagunek.
Ekimena Zumaiako herrira zabaldu nahi dute. Diruz lagundu nahi dutenek ES84 2095 5174 91 1060984019 kontu korrontean egin ditzakete diru sarrerak. Kontzeptuan, Valentziarako dela jarri beharko dute.
Gaineratu dute, baita ere, azaroaren 10ean San Pedro Parrokian egingo den diru bilketa ere Valentziako hondamendiko kaltetuentzako izango dela.